Skip to content Skip to footer

Euskal Elkartea

Harrigarria da ia 80 urte igaro izana Emmi Piklerrek Lóczy kaleko Sehaska Etxearen ardura hartu zuenetik, eta bai beraren baita bere laguntzaileen lana ere gure artean hain ezezaguna izatea, edo duela oso urte gutxira arte hala izan izana

Lóczy ou le maternage insolite

1971n, Frantzian, "Lóczy ou le maternage insolite" liburua argitaratua izan zen. Hau izan zen, ziurrenik, Lóczy Institutuaren existentzia, lana eta lorpenak ekialdeko herrialdeetatik kanpo ezagutzera eman zituen inflexio-puntua.

1986an liburu hau gaztelaniaz argitaratu zen, eta 2010ean berrargitaratua izan da “Lóczy, una insólita atención personal” izenburupean. Lóczy-ren existentziaren eta bertan egindako lanaren aurkikuntzak eta zabalkundeak, Pikler Institutuarekiko nazioarteko babes- eta elkartasun-mobilizazioa ahalbidetu zuten, bai mendebaldeko Europan, bai munduko gainerako herrialdeetan ere. Eta Lóczy desagertzeko arriskuan egon den bakoitzean, laguntza eta elkartasun uholde hau berpiztu egin da.
Emmi Pikler doktoreak 1946an Sehaska Etxearen ardura hartu zuenetik (tropa sobietarrek Hungaria askatu eta Moskuren aldeko erregimen sozialista ezarri ondoren), gutxi gorabehera 1991ra arte (Sobietar Batasunak kolapsatu zuen urtera arte), Lóczyk normaltasun osoz garatu ahal izan zuen bere lana.
Itxierarako lehen alarma handiaren harira, 1996 eta 2001 bitartean, Bernard Martinó zinemagile frantziarrak, Frantziako Pikler-Lóczy Elkartearen eta, besteak beste, Frantziako Enplegu eta Elkartasun Ministerioaren laguntzarekin, “Lóczy, un hogar para crecer” filma egin zuen. Dokumental honetan, Bernard Martinok honako gogoeta hau egin zuen:

“Leku hau, bakarra munduan, apartekoa bere funtzionamenduagatik, desagertzeko arriskuan dago. Hori gertatuko balitz, galera izugarria izango litzateke, ez hungariarrentzat bakarrik, baita gu guztiontzat ere. Izan ere, gizabanakoaren suntsipen-moduei buruzko guztia irakatsi digun mende honetan, bakarrak dira, hemen bezala, gizakia eraikitzen laguntzen dakiten lekuak”.

Pikler-Lóczy Euskal Herriko Elkartea

Nazioarteko mobilizazioak Institutua bizirik mantentzea lortu zuen, baina lehen alarma handi hura ez zen azkena izan. 2011n, Lóczy-ren biziraupena muturreko egoera batean sartu zen.
Urte hartako apirilean Sehaska Etxea itxi bazen ere, nazioarteko mobilizazioak saihestezina zirudiena gelditzea lortu zuen, eta Haur Eskolak bere lanarekin jarraitu zuen. Baina, beste behin ere, premiazkoa zen Lóczy-ren jarraipena berma zezakeen nazioarteko sare bat eratzea.

Testuinguru solidario honetan, Budapestekiko harremana beti ezaugarritu duena, Euskal Herriko lehen elkarte-mugimenduak gertatzen dira. 2008ko udaberritik 2009ko udazkenera bitartean Euskal-Herriko Pikler-Lóczy Sarea sortu zen, eta urte bereko abenduan argitara atera zen.
Hiru urte eta erdi baino gehiagoko dibulgazio- eta prestakuntza-lan handia egin ondoren, 2012ko irailean Budapestek Euskal Elkartea sortzeko baimena eman zuen. Azkenik, 2013ko udaberrian Euskal Herriko Pikler-Lóczy Elkartea sortu zen.

Icono pickler

“Esperimentazio librearen bitartez gauzak lortzen dituen haurrak erabat desberdinak diren ezagutzak eskuratzen ditu irtenbideak pentsatuta jasotzen dituen haurrarekin alderatuta.”

Emmi Pikler

C/ Zabaleta 4, Urnieta (Gipuzkoa)

Kontaktua:

PIKLER-LÓCZY EUSKAL HERRIKO ELKARTEA eh@piklerlocky.org

PIKLER-LÓCZY EUSKAL HERRIKO ELKARTEA eh@piklerloczy.org