Pikler «Labirintoa»

Documento a descargar: 

Laberinto

Ingurune, espazioak eta materialen prestakuntza eta plangintzari dagokionez, labirintoa piklerren proposamenaren barruan, zalantzarik gabe, materialik adierazgarriena da.

1995. urtean Hungariar Institutuak ekoiztutako “Moverse en libertad” delako bideoan ikusteko aukera daukagu.
 
Esperientzi eta aukera zabalak eskaintzen duen material bikaina da, bai arlo motorean, baita elkarrekintzan ere:

  • Garbi bereizten ditu barru eta kanpo.
  • Aurrealde opaku eta gardenez (hutsik edo barrekin), osatuta egotean, esperientzi desberdin asko izateko aukera ematen dio haurrari:  argitasun haundiagoa, txikiagoa; ikusmen zabalagoa, mugatuagoa (tunel txikiak).
  • Arrastaka eta bira egiten duten haurrek erabili dezakete estruktura hau. Katamarraz, zutik jartzen direnak eta euskarri batez baliatuz mugitzen direnak  baita ere.  Zutikako posizioa eta ibilera menderatzen dutenek estruktura hauek erabiltzean gozamen haundia azaltzen dute.
  • Aurrealde gardenek (hutsik edo barrekin) estruktura barruan eta kanpoan dauden umeen arteko giza-elkarrekintza bultzatzen dute: ikusmenaz baliatuz, objektuak elkartrukatuz eta oparituz.
  • Hainbat tokitan sabairik ez izateak, estruktura barruan zutik jartzeko aukera ematen die.
  • Barrak dauden guneetan eta beraiez baliatuz, zutik jartzeko, lurrera bueltatzeko edo esertzeko aukera ematen dizkie.
  • Estrukturaren altuerak nahi edo behar duenari, euskarri batez baliatuz zutik mugitzeko aukera ematen dio.

Jatorrizko argazkian (Austriako Pikler-hengstenberg Elkartea) estruktura  hiru zatitan aurkezturik dago: bat luzea, eta aurrealde opakuz osatutako bi  kubo. Aurkezpen honek estruktura aukera haundiagoa ematen digu.

http://www.basisgemeinde.de, Web gune honetan estruktura aukera eta pikler edo pikler tankerako material zabala aurki ditzakegu.

Moduluotaz pentsatzean, modulu desberdinak muntatu eta elkar lotzeko sistemaz pentsatu beharko genuke:

Aipatutako web gunean (http://www.basisgemeinde.de), elkar lotzeko adibideren bat ikus daiteke.

Ondorengo neurriak gomendatzen ditugu: